PEN Nazioarteko Magazina

Urtean birritan argitaratzen da. Bertan editoreei, liburu-saltzaileei eta unibertsitateko sail askori zabalera gutxiko hizkuntzetan egindako literatura garaikidea eskaintzen zaie. Biltzar eta Konferentzietan aurkezturiko zenbait literatur lan edo PEN kideek beraiek publikatutako lanak ere aurki daitezke aldizkarian. Azkenik, aldizkariak Zentroen arteko zubi lana ere bada, garatzen diren jardueren berri emanez.

Hainbat Zentrok ere buletin propioak eta literatura gaiei buruzko liburuskak eta foiletoak argitaratzen dituzte.

Magazinaren helbidea hauxe da:

PEN International (Subscriptions)
9/10 Charterhouse Buildings
Goswell Road
London, EC1M 7AT, UK
penasst@dircon.co.uk