Batzorde hau 1999 urtean sortu zen Varsoviako Biltzarrean. Programaren xede nagusia ondorengoa da: atzerriratutako idazleei ahalik eta laguntza hoberena nola eman zehaztea, kontuan harturik idazle hauek arazo konplexuak, nekezak eta korapilatsuak izaten dituztela.
Programa hau Londreseko Bulego Nagusiarekin aritzen da elkarlanean, bai Londreseko Batzorde Iraunkorrekin bai eta atzerriratutakoekiko lana egiten duten PEN Zentroekin ere.
Programa honek datu eta informazio iturria izan nahi du, idazle atzerriratuei eskaintzeko asmoz beti ere. Era berean, idazle horien sormen-ahaleginak sustatu nahi ditu, aholkuak eta orientabideak ahalbideratu nahi ditu, eta laguntza morala eta (posiblea den heinean) materiala ere eskaini nahi die.
Programa honen helbidea hauxe da:
Writers in Exile Network
c/o PEN Canada Suite 214 24 Ryerson Avenue
Toronto, Ontario, M5T 2P3, Canada
Tel : +1 416 703 8448
Fax : +1 416 703 3870
Email : pen@pencanada.ca