Albisteak

Etxeko atxiloaldia ezarri diote Asel Luzarragari [2010/02/11]

 

Urtezahar egunetik Txilen espetxeratuta dagoen Asel Luzarraga penkideari (Bilbo, 1971) etxeko atxiloaldia ezarri dio Txileko Bermeen Auzitegiak. Armen eta Lehergailuen Legea urratzea egotzita, Temucoko kartzelan izan da urtarriletik, Fiskaltzak ikerketa amaitzeko zain.

Aselen abokatu Jaime Madariagak eskatuta, atxiloaldia Txileko etxean bete dezan onartu zion epaileak atzo, eta berehala atera zuten kartzelatik.

Atzoko ebazpenaren ondotik, epaiketa egin arte etxean atxilotuta egongo da Asel, Padre de las Casasen. Hasieran behintzat, ez diote telefonorik eta ordenagailurik edukitzen utziko. Epaiketa apirilean has daiteke, baina oraindik ez du egun jakinik.

Asel aska dezaten eskatzeko gaur elkarretaratzea izango da Bilbon, arratsaldeko 20:00etan Plaza Biribilean. Euskal PENek bat egin du deialdiarekin.

 

Asel Luzarragari egindako elkarrizketa irakur dezakezu hemen.

Asel Luzarragari egindako elakrrizketaren audioa entzun ahal duzu hemen.

Asel Luzarragari elkarrizketa Euskadi Irratian
  Atzera