Adnan Hassanpour eta Habib Latifi preso kurduak gose greban [2010/01/20]
Â
Euskal PEN Klubeko ohorezko kide den Adnan Hassanpour isolamendura eraman berri dute, Habib Latifi ikaslearekin batera. Hassanpourren senideek esan berri digutenez, gose greba hasi dute biek. Adnan Hassanpourrek heriotza zigorra izan zuen hasieran, orain epaiketa berriaren emaitzaren zain dago, heriotza zigor berririk egongo ez den uste osoan. Latifiren kasua aurkakoa da, behin eta berriz mehatxatu dute edozein unetan urkatuko dutela.
Euskal PEN Klubak gogor salatu nahi du Irango agintarien jarrera adierazpen askatasunaren alde eta hitza beste armarik ez duen jendea espetxeratu eta are exekutatzeko politika gorrotagarriagatik.
Adierazpen askatasuna aldarrikatzen dugu eta Iranek preso dituen kazetari, irakasle zein ikasle kurduak berehala aska ditzala eskatzen diogu eta amai dezala hitzaren aurkako jazarpena.