Asel Luzarragaren errugabetasuna lau haizetara [2010/01/04]
Euskal Herrian jakin zenetik Asel Luzarraga Txilen atxilotu zutela, etengabea izan da elkartasun uholdea.
Urtarrilaren 4an dozenaka pertsona, horien artean senitartekoak, lagunak eta idazle bildu dira Txileko Kontsulatuan gutun bat emateko Juan Carlos Lopez de Unzueta kontsul honorarioari. Kontsulak harrera ona egin die eta agindu du gutuna bidaliko duela Madrilen eta Bartzelonan Txilek dituen enbaxadetara. Prentsa ere bildu da ekitaldira: Hamaika telebista, Koska Irratia, Euskadi Irratia, Gara eta Berria egunkariak. Agenden bidez ere albistea hedatu izan da hainbat hedabidetara.
Urtarrilaren 5ean Aselen lagunak eta kideak biltzekoak da beste kontzentrazioa Bermeoko Erzilla Dorrean iluntzeko zazpietan. Bertan, Aselen testu bat irakuriko dute, Bisturi garaiak (ikus eranskina).
Bermeoko eta Mundakako alkateak, bai eta Unai Elorriaga idazleak ere, gutun bana idatzi diete Txileko agintariei Asel Luzarraga profila azalduz: gizon konprometitua, bakezalea, kultur gizona, eta guztiz errugabea leporatzen dizkioten ekintzetan. Urtzi Urrutikoetxea idazleak, Aselekin batera Euskal PENeko Zuzendaritza batzodekideak ere, Aseln profila marraztu du prentsa-artikulu batean.
Esan bezala, etengabea da jasotako atxikimendua. 700 sinaduratik gora bildu dira efirmas helbidean eta Asel Askatu webgune berria zabaldu dute bere lagun blogariek minutuz minutuz azaltzeko ekimenak.
Argentinatik eta Txiletik ere idatzi digute laguntza eskaintzeko. Zehatzago esateko, Asamblea Permanente por los Derechos Humanos delako abokatuek, bai Txilekoak bai eta Argentinakoak ere euren eskarmentua eskaini izan dute.
Euskal Idazleei dagokiela, gero eta gehiago dira zerrendan euren izena eman duten idazleak. Orain arte bildutakoak hauexek dira:
Urtarrilaren 6ean pasaraziko dute Asel Luzarraga epailearenera, honek erabaki dezan egitzitako karguez. Justizia baldin badago Asel aske utzi behar izango dute, ez duelako zerikusirik egotzi zaizkion ekintzekin eta errugabea delako.
Irakurri atxekitako dokumentuak