ASEL LUZARRAGA idazle eta penkidea, Txilen atxilotu dute [2010/01/03]
2009eko azken egunean, abenduaren 31ean, Asel Luzarraga atxilotu zuten Txilen, Padre las Casas-eko bere etxean.
Atxilotu izan baino ordu batzuk lehenago lehergailu bat aurkitu zuten Txileko La AraucanÃa eskualdeko Justizia idazkaritzan. Lehergailua bolbora beltzez betetako su-itzalgailu batez egin zen eta txaleko batez estalia zegoen idazkaritzak atarian duen lorategian. Atentatuak huts egin zuen, gailuak ez zuen leher egin, detonazio mekanismoak huts egin zuelako.
Cristian Dulansky Araya-k, Txileko La AraucanÃa eskualdeko CautÃn probintziako gobernadoreak, kereila jarri zuen Asel Luzarragaren aurka Txileko Berme Epaitegian, eta epaileak onartu egin zuen. Atxilotutakoan, bere etxea miatu zuten eta iturri ofizialek diotenez, su-itzalgailu huts bat, bolbora eta metxak aurkitu zituzten.
Euskal PENeko zuzendaritzakoak telefonoz mintzatu dira Luzarragarekin eta berak konfirmatu du ez zuela jakin zergatik ari ziren atxilotzen eta, gainera, ez duela zerikusirik leporatutako karguekin. Gauza bera azaldu zion atxilotu zutenean galdezka aritu zitzaion kazetariari.
Urtarrilaren 4an, astelehenean, eguerdiko 12,00etan, euskal idazle talde batek eskuan emango dio gutuna Txileko kontsulari, Leioako Sabino Arana kalean, 18. zenbakian.
Asel Luzarraga idazlea da, itzultzailea eta musikaria eta, egun, Euskal PENeko Zuzendaritza Batzordekidea da. Lau nobela argitaratu ditu Hamaika ispilu ganbil (2003), Karonte(2005), Mozorroaren xarma (2007) eta Abaraska (2008), eta Punkamine musika taldeko abeslari ohia da. Honetaz gain bi blog egiten ditu: goiena.net-en eta bestea Gorribeltzean izenekoa.
Irakurri atxekitako dokumentuak