Albisteak

Diario de Navarra-ren bulego bati eraso egin diote bonba su-eragile batez [2009/12/02]

Ostegun gauean, Diario de Navarra egunkariak Iruñeko alde zaharrean duen bulegoari eraso egin zioten. BERRIA egunkariak adierazi duenez, bonba su-eragile bat erabili zuten, eta kalte materialak eragin ditu hala atean nola bulegoaren sarreran. Blindatutako atean arazoak sortu zituenez, goizeko 10:30 arte sei langileek ezin izan zioten lanari ekin/i>.

Ez da Diario de Navarrak eraso bat jasaten duen lehen aldia. Euskal PENek erasoa gaitzetsi eta elkartasuna agertu nahi die egunkariko langileei.




  Atzera