Azaroaren 15ean, Idazle Kartzelaratuaren Nazioarteko Eguna (International PEN) [2009/11/14]
"2008ko azarotik 35 kazetari izan dira erahilak, prentsa eta on-line kazetariak", esan du Marian Botsford Fraser andreak, Idazle Kartzelaraturiko batzordeburuak. Mundu osoko idazleak, kazetariak eta blogariak jazarriak izan dira idazteko eskubidea gauzatzeagatik".
2009ko azaroaren 15ean, mundu osoan hedaturik dagoen International PEN idazle elkarteak gogoratu egingo ditu bere kide kartzelaratuak, erailak eta jazarriak. International PENek 1.000 kasu dokumentatu ditu urtez urte, eraso motaren bat jaso duten kazetariak, idazleak eta editoreak. Hauetarik 200 kartzelan daude 20 urte baino gehiagoko zigorraz. Beste batzuk epaiketaren zain daude, mehatxuak jaso dituzte edo bestelako xaxaketak.
Irakurri atxekitako dokumentuak